Berastegiko festak 2024

Asteazkenetik igandera Salontzoak Berastegin

Erredakzioa 2024ko abu. 5a, 20:00

Bost eguneko jai egitaraua prestatu dute berastegiarrek.

Egitaraua:

Abuztuak 7, asteazkena

  • 10:30ean Haurren frontenis-txapelketako finalak.
  • 12:00etan Suziria buruhandi, trikitilari, panderojole eta txistularien laguntzaz. Pregoilari aurten Alfonso Vilar farma.
  • 12:30ean Esku pilota-txapelketa herrikoieko finalak.
  • Ondoren, perku-poteoa, herriko batukada taldearen eskutik.
  • 21:30ean Herri-afaria.
  • 0:00etan DJ Bull.

Abuztuak 8, osteguna Umeen eguna

  • 10:00etan Goiz-deia.
  • 10:30etatik 13:30era Puzgarriak eta jolasak eskola atarian. Bainu-jantzia ekartzea komeni da.
  • 15:00etan Plater tiraketa Artalekun.
  • 15:30etatik 17:30etara Berriz ere puzgarriak eta jolasak.
  • 17:30ean Apar–festa eskola atarian.
  • 19:00etan Elektrotxufla herrian zehar.
  • Ondoren, zahagi-ardoa eta bingoa.
  • 0:00etan Xiberoots taldearen kontzertua.

Abuztuak 9, ostirala Kuadrillen eguna

  • 10:00etan Goiz-deia.
  • 11:00etan Patata-tortilla txapelketa herrikoia, plazan.
  • Bitartean, toka-txapelketa (2012. urtetik aurrera jaiotakoentzat) eta zinta-jokoa bizikletarekin
  • Segidan, tortilla-dastaketa, txakolinaz lagunduta.
  • Eguna girotzen Incansables txaranga ibiliko da.
  • 14:00etan Kuadrillen bazkaria, eskola atarian.
  • 17:30ean Kuadrillen arteko jokoak.
  • Segidan, sagardo-dastaketa txorizo-egosi eta gaztarekin.
  • Bitartean, toka-txapelketa herrikoia (2011. urtetik atzera jaiotakoentzat).
  • Ondoren, zahagi-ardoa.
  • 0:00etan Laket erromeri taldea.

Abuztuak 10, larunbata Salontzo eguna

  • 9:00etan Goiz-deia.
  • 9:30ean Meza San Lorentzo baselizan.
  • 9:45ean Mountain bike igoera herrikoia.
  • 11:15ean Alkate-soinua udaletxetik elizara bidean.
  • 11:30ean Meza nagusia San Martin parrokian.
  • 12:00etan Pilota-partidak frontoian.
  • Gizonezkoak 4 eta 1/2an: Zubillaga eta Gonzalez
  • Emakumezkoak binaka: Zabaleta-Zabala eta Arraiza-Gaminde
  • Gizonezkoak binaka: Landa-Lasa eta Urrestilla-Begiristain
  • 18:00etan San Joan dantzak eta helduen dantza-soka.
  • 19:30ean Bertsolariak karpan: Maialen Lujanbio, Nerea Ibartzabal, Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi eta Iker Zubeldia.
  • Segidan, zahagi-ardoa eta bingoa.
  • 00:00etan Iratzar erromeri taldea.

Abuztuak 11, igandea

  • 10:00etan Goiz-deia.
  • 10:30ean Herriko aurrebenjaminen, benjaminen eta alebinen pilota-partidak.
  • Jarraian, herriko dantza-eskolako haurren dantza emanaldia eta dantza-soka.
  • 18:00etan Herri-kirolak:
  • Julen Kañamares, Ainize Perez, Eneko Saralegi eta Amalur Arbelaiz.
  • 19:30ean Alarma Morea taldearen musika emanaldia plazan.
  • Segidan, zahagi-ardoa.
  • 22:30ean DANTZERKI emanaldia herritarren eskutik. Tartean, Salontzotako kartel-lehiaketako eta leiho edo balkoi eta lorategi-lehiaketetako sari-banaketak.
  • Eta ondoren, Tapia eta Leturia, jaiei amaiera emateko.

 

 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA