Berastegiko artzain kultura ezagutzeko hiru ibilbide berri astoekin egiteko

Oinatz Martinez Iturrioz 2023ko eka. 8a, 10:31

Naturaz eta bertako ibilbideez gozatzeko, trekking-a eta astoak uztartuz, Berastegin eskaintza berria sortu da

Kirola egiteaz gain, animaliekin sortzen den konexio aberasgarriaz aparte, bertako paisaiak atsegin hartu eta ulertzeko ibilaldiak eskaini nahi dituzte. Esperientzia berriak, gozatu eta era berean ikasteko. Artzain kultura hobeto ezagutzeko 3 ibilaldi desberdin prestatu dituzte, historia, gaurko errealitatea eta gure paisaia gertutik ulertzeko.

Eskainiko diren ibilbideak:

  1. Mendiko artzain bordara ibilaldia astoekin.
  2. Gaztandegira bisita belazeetatik barrena astoekin.
  3. Artzain kultura: mendiko bordak eta gaztandegira astoekin.

Ikerketa antropologikoa burutu zuen Josu Ozaita antropologoak 2022. urtean, “BE! Berastegiko artzain kultura” liburuan forma hartu zuelarik. Ildo honetatik jarraituz, Berastegiko artzain mahaia sortu zen, bertako artzaina eta udalaren artean sortua.

Berastegiko artzain kultura dinamizatu eta zabaltzea dute helburu, eta hala, 2023ko martxoan “BE!” asteburua antolatu zuten, jardunaldiak, bordetara astoekin bisitak, gaztetxoentzat gazta egitearen inguruko azalpenak, gastronomia azoka eta artzain kulturaren inguruko ibilbidea. Prozesu honen jarraipena da proiektu hau.

Astoekin ibilaldi horietako bat egiten hauek izan dira: Amaia Azkue Berastegiko jarduneko alkatea, Brian Cullen Tolosaldea Garatzeneko Turismo bulegoko teknikaria, Aritz Aierbe Astotrekeko arduraduna eta Leyre Alecha Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo saileko kidea.

Erlazionatuak

Artzain kultura ibilbidea

Erredakzioa 2023 mar 08 Berastegi

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean