Tolosaldea Gertutik

Ekintza bereziak egingo ditu Matx sare sozialak Belauntza Cup futbol txapelketan

Joanes Imaz Akizu 2026ko ekainaren 23a

Tokiko kirolaren sare soziala eta Belauntza Cup futbol txapelketa elkarlanean ariko dira aurtengo ekitaldian. Euskara, kirola eta entretenimendua erdigunean jarriz, astebetean zehar futbol zelaiaren bueltan sortzen den giroa eremu birtualera eramatea da nahia.

Horretarako, Matx-ek eduki bereziak egingo ditu: taldeen argazki-galeria, jokalariekin eta zaleekin inkesta eta elkarrizketa ganberroak, finalean epailearen inside bideo berezia… eta, hori gutxi balitz, txapelketako argazkiak eta bideoak www.matx.eus sarean partekatzen dituzten erabiltzaileen artean Belauntzako ostatuak eskainitako bi pertsonarentzako afari eder bat zozketatuko du.

Erronka handia finalean

Ekintza ikusgarriena finalaren atarian iritsiko da. Izan ere, erronka itzela proposatuko die Matx-ek txapelketako jokalariei eta zaleei: 40 metroko jaurtiketa egin eta langa jotzen duenari urte osorako arrautzak oparituko dizkio.

Eduki horiek guztiak ikusi eta ekintzetan parte hartzeko, www.matx.eus sare sozialean erregistratuta egon beharko da. Bi aldeek gonbidatu nahi dituzte jokalariak eta zaleak tokiko kirolaren sare sozialean izena ematera.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA