Sagardoak eta bertsoek erakarrita, jende mordoxka bildu da Baliarrainen

Erredakzioa 2023ko api. 4a, 08:00

Herriko gazteek antolatutako lehen ekimena Gazte Eguna izan zen, iazko urrian ospatu zena

Bertsotxotx festa ospatu dute Baliarrainen sagardoa eta bertsoaren bueltan. Amaia Agirre eta Iker Zubeldia bertsolariak bertaratu dira ostiral arratsaldez Baliarrainera, bertako trikitilariekin batera herria alaitzera. Duela 4 urtera arte herriko jaietan egiten zuten ekimena da hau, baina pandemia amaitzearekin batera berriro eutsi nahi izan diote ohitura honi eta hemendik aurrera, udaberrian sartzearekin batera egiteko asmoa dutela adierazi dute antolatzaileek.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA