10.150 kilo jaso ondoren, 26 urteko gazte bizkaitarrak marka berria ezarri du txapelketa honetan.
Bigarren postua Gari Garmendia Idiazabaldarrarentzat izan da, 25 urterekin txapelketako harri-jasotzaile gazteena izan da. Lehen aldiz parte hartu du lehia honetan eta 6.175 kilo jaso hondoren bigarren sailkatu da norgehiagokan.
Hirugarren postuan Xabier Aranburu "Guzta" sailkatu da, lehia estua izan du Gipuzkoako txapeldunak Garmendiarekin, baina Garik 350 kiloko aldearekin irabazi dio Guztari.