Intza Egigurenek 2029ra arte Realean jarraituko du

Joanes Imaz Akizu 2025ko eka. 10a, 11:37

Intza Egigurenek Realarekin zuen kontratua luzatu eta gutxienez 2029ra bitartean elastiko txuri-urdina jantziko du. Etapa berrian, 14 zenbakia eramango  du bizkarrean anoetarrak. Astelehenean sinatu zuen akordioa Egigurenek Reale Arena estadioan.

Intza Egiguren Realaren lehenengo taldean egonkortzen ari da. Urtarrilean gorengo mailan debuta egin eta 2028ra bitarteko kontratua sinatu ondoren, astelehenean beste urte baterako akordioa sinatu du klub txuri-urdinarekin. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA