Kirolarien garaipenen eta lorpenen inguruan askotan hitz egiten dugu. Kirolarien eguneroko lanak fruitua ematen duenean denon ahotan izaten dira, baina egoera kontrakoa denean ez da berdina pasatzen. Xabi Tolosa pilotariaren egoera da honakoa, uda bikaina egin ondoren, eskumuturreko lesio bat tarteko Binakako Txapelketa jokatu ezinda geratu da anoetarra. Kirofanotik pasa ondoren errekuperazio prozesuan murgilduta dago egun, kirolari gisa momentu garratza bizi badu ere, ez du irribarrea galdu.
urt 27 Anoeta
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.