Anoetako jaiak 2024

Anoetako festek balorazio bikaina

Maider Navarro Alustiza 2024ko eka. 4a, 16:44

Anoetako Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie Anoetako jaiak aurrera ateratzeko beraien ekarpena egin duten herritar, eragile eta elkarte guztiei.

Anoetako jaiak igaro ondoren, Udalak festen balorazioa egin du "Herritarren eta eragaileen lanari eta parte hartzeari esker, egitarau anitz eta oparoaz gozatu ahal izan dugu egunotan.". Esker hitzak ere izan ditu Anoetako jaiak aurrera ateratzekoberaien ekarpena egin duten herritar, eragile eta elkarte guztientzat "Zuen laguntzarik gabe ez zen posible izango horren jai parte hartzaile eta herritarrak aurrera eramatea.".

Anoetako Udalak gaineratu du, lanean jarraituko dutela Udalaren, herritarren eta herriko taldeen arteko sareak ehuntzen, Anoeta dinamiko eta parte hartzaile bat eraikitzen jarraitzeko "denon artean merezi dugun Anoetan bizitzeko".

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA