Gaurtik aurrera jai giroa nagusi izango da Anoetan

Joanes Imaz Akizu 2024ko mai. 24a, 12:46

Gaur hasiko dira Korputs jaiekin lotutako ekintzak Anoetan, bihar Kuadrila eguna ospatuko da eta etzi bertso saioa egingo da. 

Anoetako jaiek, azken urteetako ohiturari jarraituz, bi zati izango dituzte. Lehenengoa gaurtik igandera bitartean izango da, eta bigarrena hurrengo asteazkenetik igandera artean. 


Gaurko egitarauan nabarmentzekoa da gaueko 22:30ean hasiko den Anitz Dantza Taldearen emanaldia. Bihar goizean Herri krosa egingo da eta eguerditik aurrera kuadrilek hartuko dute protagonismoa. Igandean, bertso saioan egingo da elizan eta ondoren Izer eta Alabierrekin erromerian dantza egiteko aukera izango da, sabela betetzeko Anoetako Talogileek arituko dira lanean. 

Txupinazoa asteazkenean

Jaiak ofizialki asteazken arratsaldean hasiko dira, kukuaren jaitsiera 19:00etan izango da, aurten pregoilariak Anoetako Gazte Asanbladako  kideak dira. Ostegunean, hilaren 31n, Korputs eguna ospatuko da, umeei zuzendutako ekintzak antolatu dira.  Hurrengo asteburuan zehar adin tarte ezberdinei zuzendutako ekintzak izango dira Anoetan.

Hemen duzue egitarau osoa ikusteko aukera.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean