Jokin Tolosa azkarrena Leharrei motzean

Erredakzioa 2024ko api. 23a, 13:18

Larunbatean Gabirian jokatu zen Leharrei mendi lasterketan bi proba egin ziren, horietatik motzenean 15 kilometrokoan Jokin Tolosa anoetarra izan zen irabazlea, 1:13:49an geratu zuen kronoa. Gabiriko proba gustuko du Tolosak, iaz ere proba hau irabaztea lortu zuen. Goierri Telebistako lankideek helmugan jasotako adierazpenak bildu ditugu. Goierri Telebistak Leharrei mendi lasterketaren inguruan egindako saio berezia hemen duzue ikusgai.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA