Anoetako Euskal Jaiko bazkarirako tiketak salgai gaur eta bihar

Maider Navarro Alustiza 2023ko irailaren 28a

Urriaren 7an eta 8an Euskal Jaia ospatuko da Anoetan. Igande goizean azoka egongo da eta honen ondoren bazkaria egingo da honako menuarekin:

  •  Barazkiz betetako hojaldrea eztizko alioliarekin. 
  • Txerria burduntzian.
  • Euskal pastela. 

Menu begetarioanoa eskatzeko aukera ere egongo da eta tiketak gaur, irailaren 28an, eta bihar, irailaren 29an, salduko dira arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara herriko plazan. Langileentzat 20euroren truke egongo dira eskuragarri eta langabe zein haurrentzat 15eurotan.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA