Hamaika ekintza Amezketako festetan

Erredakzioa 2026ko abuztuaren 18a

Ostegunean lehertuko da jaia.

Abuztuak 20, osteguna 
  • 17:00 Laturen omenezko II. Areto futbol txapelketako finala eskolako futbol zelaian.
  • 19:00 Kalejira buruhaundi, buruarin eta txistulariekin, plazatik hasita.
  • 20:30 Txupinazoa eta Elbiaren jeitsiera. 
  • 21:00 Zahagi ardoa plazan. (Udalak ogia, ardoa, gazta eta kafea jarriko ditu).
  • 23:00 Ansorregi eta Larrañaga/Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria.
  • 02:00 DJ Zaz
Abuztuak 21, ostirala 
  • 12:00 Herri-kirol profesionalak plazan. Aizkolariak: Jakes (Izeta V) - Andoni (Izeta VI). Harrijasotzaileak:Hodei (Izeta IV) eta Izaro - Lierni eta Sara Trontzalariak: Leire eta Alaitz - Ainhoa eta Maria Belen
  • Jarraian paella lehiaketa, paellak prest egon beharko du 13:45erako. (Behar den guztia norberak eraman beharko du).
  • 14:00 Txakolin dastaketa plazan.
  • 17:00 Burrunba elektrotxaranga herrian zehar.
  • 20:00 Nahi duenak disfrazen desfilea egiteko aukera izango du plazan.
  • Ondoren saria emango zaio mozorro onenari.
  • 23:00 Erromeria Iratzar taldearekin.
  • Atsedenaldian bingoa.
Abuztuak 22, larunbata 
  • 10:00 Herriko 23. Pilota txapelketako finalak frontoi zaharrean.
  • 14:15 Kuadrillen argazkia herriko plazan.
  • 14:30 Kuadrillen bazkaria eta photocall-a Larrunarri pilotalekuan.
  • Ondoren poteoa herrian zehar Matraka elektrotxarangarekin. 
  • 20:30 Zahagi sagardoa plazan. (Udalak sagardoa jarriko du).
  • Jarraian argazki muntaiaren emanaldia.
  • 23:00 Erromeria Zutik taldearekin.
  • Atsedenaldian Bingoa 

  • 02:00 DJ Txekor

Abuzutak 23, igandea 
  • 10:00 Umeen puzgarriak.
  • 16:30 Amezketako 36. Buruz buruko txapeldunen txapelketako finalak Larrunarri pilotalekuan.
  • 18:00 III. Bartoliñ txapel jaurtiketa plazan.
  • 21:30 Bertso Saioa Altuna anaiak pilotalekuan. Bixente Gorostidi, Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina. Gai-jartzailea: Imanol Artola “Felix”
  • 23:00 Itzal taldearekin erromeria plazan 
Abuztuak 24, astelehena 
  • 11:15 Meza nagusia San Bartolome elizan.
  • 12:00 Umeen herri-kirolak plazan.
  • 17:00 Sinfonika Afonika ikuskizuna Zirika Zirkusen eskutik frontoi zaharrean.
  • 19:00 Jainekin txaranga herrian zehar.
  • 20:30 Sagardo dastaketa plazan.
  • 23:00 Bide batez taldearekin dantzaldia.
  • Jarraian Akelok guraso elkartearen aldeko zozketa.
  • 01:00 Elbiaren igoera.

Ostegunean eta larunbatean Udalak antolatutako autobus  zerbitzua eskainiko da. Irteerak:  1:30ean, 3:00etan  eta 5:00tan artzainaren biribilgunean.

 

 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA