Tolosaldea Gertutik

Amasamendi Bizirik plataformako kideek makroeolikoen kontrako prentsaurrekoa eman dute

Urko Sanchez Goenaga

Gurutze Astiasaran eta Josu Jauregi izan dira Premier ESPF Renovables enpresak aurkeztutako proiektuari ezezko borobila emateko protagonistak.

Amasa-Villabonako, Hernaniko, Andoaingo, Urnietako eta inguruetako herritarrak bildu dira Amasa-Villabonan, Amasamendi Bizirik plataformaren eskutik, Premier ESPF Renovables S.L. enpresak Amasamendiko eremuan eraiki nahi duen bi makro-aerosorgailuko proiektu eolikoaren aurrean euren jarrera azaltzeko. Plataformako ordezkariek azpimarratu dute proiektuaren dokumentazioa aztertu ondoren, ingurumen-inpaktua eta kalteak "onartezinak" direla.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA