Aizkardiko Ibilaldiak aurtengoan ere bi ibilbide egiko aukera eskainiko du, luzeak 46 kilometro eta 2.700 metroko desnibela dauka, motzak 24 kilometro eta 1200 metrokoa. Martxoko azken asteburua izanik ordu aldaketa egingo da ibilaldia egingo den goizaldean, parte hartzaileek kontuan izan beharko dute udako ordutegiari dagokion 6:30ean hasiko dela martxa luzea eta 8:00etan berriz laburra.