Oinkari Dantza Taldearen 50. urteurreneko egitaraua eta abestia aurkeztu dituzte

Olaia Garmendia Ancisar 2025eko azaroaren 13a

Oinkari Dantza Taldearen 50. urteurreneko emanaldi nagusia azaroaren 21ean izango da. "50 urte dantzan" ikuskizunak Oinkariko dantzariak eta dantzari ohiak bilduko ditu. Urteurrenari musika ere jarri diote Korrontzik sortu duen abestiarekin. 

Azaroak 20, osteguna

18:00 – Txokolatada Ikastolako arkupean
“Oinkari Dantza Eskolako kideei zuzendua”

19:30 – Dantza-poteo herrikoia Ikastolako arkupeitik abiatuta

Azaroak 21, ostirala – “50 urte dantzan” ikuskizuna

22:00 – Oinkariko dantzari eta dantzari ohien ikuskizuna, Olaederra kiroldegian

Azaroak 22, larunbata

10:30 – Kalejira herrian zehar Oinkari Dantza Eskolaren eskutik

11:30 – Oinkari Dantza Eskolaren emanaldia Bearzana frontoian

14:30 – Bazkaria Aburuzza Sagardotegian
“Oinkariko dantzari eta dantzari ohiei zuzendua”

20:00 – Erromeria Errebote plazan: GOZATEGI

21:30 – Afaria Urrizpe tabernan
“Oinkariko dantzari eta dantzari ohiei zuzendua”

22:00 – DJ Fer Urrizpe tabernan

00:30 – DJ Zigor DZ Urrizpe tabernan

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA