KRONIKA

Garin eta Larrañaga podioan berriro

Imanol Rodriguez Zabala 2025ko api. 28a, 14:33

Loatzoko Igoera-Jaitsieran aurpegi ezagunak ikusi ahal izan dira podioan. Iaz bigarren sailkatua izan zen Eneko Garinek aurten lehen postua lortu du. Enekok 45 minutu eta 38 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko.

Emakumezkoen kasuan txapela beste urte batez ere Irati Larrañaga Usurbildarrarentzat izan da. Honek 56 minutu eta bi segundotan eman dio amaiera lasterketari.

Gizonezkoen podioa Iker Eceizak eta Aimar Estebanek osatu dute. Ikerrek 46 minutu eta 38 segundotan amaitu du lasterketa. Aimar Iker baino 16 segundo beranduago helmugaratu da, 46 minutu eta 56 segundotan gelditu du kronoa.

Alaitz Egañak eta Miren Ozerinjauregik osatu dute emakumezkoen hirukoa. Bigarrena helmugaratzen Egaña izan da, honek 58 minutu eta 29 segundotan amaitu du lasterketa. Mirenek ordu 1, 3 minutu eta 53 segundotan gurutzatu du helmuga.   

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean