Euskaltzale Independentisten Topaketak Villabonan

Olaia Garmendia Ancisar 2023ko urr. 3a, 09:08

Urriaren 7an eta 8an, Euskal Herrian Euskarazek antolatuta Euskaltzale
Independentisten Topaketak egingo dira Villabonan. Bi egun horietan zehar, euskara
eta independentzia ardatz hartuta, hainbat gairen inguruan hausnartzeko aukera izango da.

Egitarau osoa:

Urriak 7, larunbata
-10:00etan, Gurea Antzokian, “Euskararen errepublika eraikiz” mahai-inguru
nagusia.
○ Hizlariak: Amets Aranguren, Amets Arzallus, Eneko Bidegain, Estitxu
Garai eta Lorea Agirre.
○ Aurkezlea: Ekhiñe Atorrasagasti.
○ Partehartzeak: Patxi Gaztelumendi eta Sagrario Aleman.
- 12:45ean, Ama Lurra plazan, ekitaldi politikoa.
- Ondoren, Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat lelopean,
azaroaren 4an Bilbon egingo den manifestaziorako atxikimendu argazkia.
- Jarraian, joaldunak kalez kale.
-13:30ean, bazkaria Zubimusu Ikastolan.
- Arratsaldean, Kultur Etxean, Subijana Etxean eta Gurea erakusketa gelan
tailerrak (hiru tailerrez osatutako bi txanda; beraz, norbanako bakoitzak bi
tailerretan parte hartu ahal izango du):
○ 1. txandako tailerrak (16:00-17:15):
■ “Kulturgintzaren transmisioa hezkuntzan” (Iratxe Retolaza -
Euskaltzaindiako kidea eta EHUko irakaslea- eta Ibai Redondo -
Hezkuntza mugimenduko kidea).
■ “Euskaldunon aurkako erasoen aurrean, zer?” (Agurne Gaubeka -
Behatokia- eta Iñigo Urrutia - EHUko irakaslea eta legelaria).
■ “Zein toki du euskarak intersekzionalitatean” (Saioa Iraola -
Bilgune Feminista, Oier Azkarrraga - EHGAM, Leo Bueriberi -
Euskal Herriko emakume migrante eta arrazializatuen sarea, Intza
Gurrutxaga - EHE).
○ 2. txandako tailerrak (17:30-18:45):
■ “Gazteok euskararen borrokan” (Olaia Edme - Azterketak
Euskaraz, Xalbat Altzugarai - Izpegiko Bestak, Malen Frantsesena
- Gazte Euskaltzaleen Sarea).
■ “Pantailak Euskaraz, ezinbesteko erronka” (Iruñe Astiz - eduki
sortzailea eta Alex Aginagalde - Pantailak Euskaraz).
■ “Txispa batek sortzen du sugarra. Tokiko borrokak” (Unai
Apaolaza - EHUN, Gorka Roca Torre - HerriBiltza, Nestor Esteban -
EHE).
- 19:00etan, Jainekin txaranga kalez kale.
-22:00etatik aurrera, kontzertuak Aljibean: Yogurinha Borova, Gora etorri eta
DJa.


Urriak 8, igandea
- 11:00etan, gosaria Irrintzi Elkartean.
- 11:30ean, Euskal Herrian Euskarazen mural pintaketa.
- 12:45ean, Erreboteko plazan pilota ikuskizuna.
- Ondoren, Iratzar Tabernan marianitada eta Euskaltzale Independentiston Toka
Txapelketa.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean