Egitaraua :
Urriak 7, larunbata
- 10:00etan hasita, Gurea Antzokian, Topaketen aurkezpen ekitaldi laburra eta
“Euskararen errepublika eraikiz” mahai-inguru nagusia izango da. Bertan, bost
hizlarik parte hartuko dute: Amets Arangurenek, Amets Arzallusek, Eneko
Bidegainek, Estitxu Garaik eta Lorea Agirrek. Aurkezle lanetan, berriz, Ekhiñe
Atorrasagasti arituko da. Hizlari bakoitza bere esperientziatik eta eremutik
arituko da hiru galdera nagusiren bueltan: “Euskararen errepublika zergatik, nola
eta nolakoa”.
- 12:45ean, Ama Lurra plazan, ekitaldi politikoa izango da.
- Ondoren, azaroaren 4an, euskararen erasoen aurka Bilbon egingo den
manifestaziorako atxikimendu argazkia aterako dugu.
- Jarraian, joaldunak kalez kale.
- 13:30ean, bazkaria.
- Arratsaldean, gaurkotasuneko eta interesa sor dezaketen gaien bueltan, sei tailer
egingo dira. Hiru tailerrez osatutako bi txanda egingo ditugu, beraz, norbanako
bakoitzak bi tailerretan parte hartu ahal izango du.
- 1. txandako tailerrak (16:00-17:15): “Kulturgintzaren transmisioa
hezkuntzan”, “Euskaldunon aurkako erasoen aurrean, zer?” eta “Zein toki
du euskarak intersekzionalitatean?”.
- 2. txandako tailerrak (17:30-18:45): “Gazteok euskararen borrokan”,
“Pantailak Euskaraz, ezinbesteko erronka” eta “Txispa batek sortzen du
sugarra. Tokiko borrokak”
- 19:00etan, elektrotxaranga.
- 22:00etatik aurrera, kontzertuak: Yogurinha Borova, Gora etorri eta DJa.
Urriak 8, igandea
- 11:00etan, gosaria Irrintzi Elkartean.
- 11:30ean, Euskal Herrian Euskarazen mural pintaketa.
- 12:45ean, Erreboteko plazan pilota ikuskizuna.
- Ondoren, Iratzar Tabernan marianitada eta Euskaltzale Independentiston Toka
Txapelketa.
Izen-ematea
Online egin beharko da: