Villabonako Santio jaiak 2023

Euriak ez du oztopatu Helduen XLI. Herri Krosa Villabonan

Maialen Bastarrika Luengo 2023ko uzt. 25a, 15:44

Giro ederrean ospatu dute Villabonan Helduen XLI. Herri Krosa. Euria egin duen arren, korrikalariek ez dute eragozpenik izan lasterketa amaitzeko.

Gizonezkoetan, Aritz Garinek (Villabona) lortu du lehen postua, 24'23"-ko denboran eginez. Honen atzetik, Ander Lazkano (Andoain) iritsi da, 25'03"-ko marka lortuz eta hirugarren postuan 25´51"-ko denbora eginez Iker Manso (Tolosa) iritsi da .

Emakumezkoetan, 29'18"-ko denboran iritsi da Irati Larrañaga (Usurbil), lehen sailkatua izanik. Bigarrena Lourdes Colomo  (Zizurkil) izan da, 30'24"-ko marka eginez eta hirugarren postuan 33´19"-ko denbora eginez Maite Viquendi (Azpeitia) iritsi da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA