Garagardo azokan eta herriko festetan herritarren segurtasuna bermatzeko sortu dute protokoloa Amasa-Villabonako Udalak eta Akain Talde Feministak, elkarrekin lankidetzan. Udako jaien testuinguruan gertatzen diren eraso guztiekiko kezka adierazi dute bi taldeek.
Datozen egunetarako hainbat segurtasun neurri eta baliabide jarri dute martxan:
Puntu Morea "Indarketia sexistarik gabeko gunea"
Emagin elkarteko bi formatzaile profesional egongo dira Kale Berria 40an, Berdura plaza ondoan ezarriko den gunean. 12 urtetik gorakoentzat materiala eta zerbitzua eskainiko dute honako egun eta ordutegian:
• Uztailak 15, 19:00-22:00
• Uztailak 24: 11:30-14:30
• Utailak 27: 17:00-20:00
• Uztailak 28: 17:00-20:00
Telefono zerbitzua: 697 11 66 11
Edozein indarkeria edo eraso matxista pairatu edo ikusi duten pertsonek telefono honetara deitu ahal izango dute, eguneko 24 ordutan. WatsApp bidezko mezu edo audioak ere bidaltzeko aukera egongo da. Telefono zerbitzu berezi honen funtzionamendua, Akain Talde Feministako kideen artean bermatuko dute.
Besoko morea eramango duten boluntarioak
Mugimendu feministako kide diren hainbat emakumek* besoko morea ikusgai eramango dute aietako gune ezberdinetan eta beraiengana jo ahal izango da laguntza eskatzeko. Honekin atera tabernariek eta txosnan txanda egiten ari diren zerbitzariak laguntzeko prestutasun osoa zango dute.
Indarkeria matxistaren kontrako kanpaina
Indarkeria edo eraso matxista baten aurrean nola jokatu azaltzen duten kartelak, pegatinak eta skuorriak argitaratu eta zabalduko dira. Kartel, pegatina eta eskuorri horietan, jarraibide ehatzak agertuko dira. Kartel eta pegatinen kopuru handi bat itsatsiko da festa gunean, abernetan, txosnetan etab. eta eskuorriak herriko postontzietara banatuko dira, eskuorriak asotzen duen informazio baliagarri hori etxe guztietara heldu dadin.
Esku-hartzeko espazio seguruak
Helbidea: Villabonako udaletxeko aretoa (Erreboteko plaza z/g) eta Villabonako Txoko morea (Errota auzoa 4, behea). Erasoren bat salatuz gero, biktimarekin lehen eskuhartzea egin ahal izateko espazio seguru eta lasaia izango da. Bertan lasai egoteko edo atseden hartzeko aukera izango da.
Erantzun dinamika: Koordinazio taldea eta batzarra
Jaien testuinguruan eraso edo indarkeria matxista kasuren bat gertatu dela egiaztatuko balitz, honako prozedura jarraituko da:
1. Koordinazio taldea: Lehen momentu batean Udaleko ordezkariak (alkatea eta zinegotzi bat) eta beharrezkoa balitz udal teknikariak (Udaltzainburua edo Gizarte Zerbitzuetako teknikariren bat) eta Akain Talde Feministako kideek osatutako koordinazio taldea bilduko litzateke. Talde honetan gertakariaren inguruan legokeen informazio zehatza elkarbanatuko litzateke. Talde honetako kide guztiek jasotzen duten informazioaren gaineko konfidentzialtasuna gorde beharko dute derrigorrez. Eraso edo indarkeria matxista kasuaren nolakotasunaren arabera, beharrezkoa dela erabakiko balitz, talde honetatik Batzarra biltzeko deialdia egingo litzateke.
2. Batzarra: Koordinazio taldeak horrela erabakiko balu, batzarra bilduko da. Batzar honetan udal ordezkariak, Akain Talde Feministako kideak, Lurgatz Talde Feministako kideak eta Santio Jai Batzordeko ordezkaritza batek parte hartuko lukete. Batzar horretan jorratu eta erabakiko da izandako indarkeria matxista kasuaren ezaugarrien arabera, zer nolako erabakiak hartuko diren gizarte erantzunaren artikulazioari dagokionez eta erabaki horrek jaietako egitarauan eragina izango duen edo ez.