Bizipoza festako aurkezpen ekitaldia egin dute bertan izango diren parte-hartzaileekin

Maider Navarro Alustiza 2023ko mai. 31a, 16:20

Bizipozak, ekainak 18an antolatuko duen "BIZIPOZA JAIA"-ren egitarauaren aurkezpen ekitaldia egin dute, Gurea Antzokian

Bide luze baten osteko fruitua izango da ekainaren 18a eta egun hori aurrera eramateko bi gune bereiztuko dira Amasa-Villabonan. Alde batetik, Errebote plaza izango da eta bestetik, Berdura plaza. Askotariko ekintzak egingo dira Errebote plazan: kalejirak, kantu jira, ikuskizunak, elkarteen postuak, emanaldiak, pailazoak, eskulanak eta ekintzak... Berdura plazan, aldiz, bazkaria eta pintxoak emango dituzte eta ondoren txokolatada. 

Egunean bertan parte hartuko duten elkarte zein herriko talde ugari banan-banan igo ziren eszenatokira Go!azen, Porrotx, Zigor DZ eta Oier, Amaia Agirre Arrastoa, Besamotza konpartsa (Buruhaundiak eta Erraldoiak), Eresargi abesbatsa, Zubimusu Ikastola, Irrika Aisialdia Elkartea, Loatzo Musika Eskola, Naizen Elkartea, Aspanogi Elkartea, Etiopia Utopia Elkartea eta Oporrak Bakean Programa.

Elkarlana, taldea, laguntza, bizitza, itxaropena, indarra, dantza, musika, tortilla patata...izan ziren ekitaldian helarazi zituztenak; bizipoza diren eta bizipoza ematen duten arrazoi nagusi eta aipagarriak.

Abestiak eta bertsoak abestu zituzten, dantza eta pausu tradizional zein modernoak uztartu zituzten, mimika zein erraldoi eta ipotx desfile aparta eskaini zuten... Bizipoza pertsona ororen bizinahia dela trasmititu zuten ekitaldian.

Hortaz, gonbidapena luzatuta geratu zen, ekainaren 18an Bizipoza Jaia izango da Amasa-Villabonan eta Euskal Herritar guztiak gonbidatuak daude bertara.

Egitaraua: hemen

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean