Bizipoza jaiaren aurkezpen ekitaldia maiatzaren 30ean izango da arratsaldeko 18:30ean, Amasa-Villabonako Gurea Antzokian. Herritarrei eta komunikabideei zuzendutako ekitaldia izango da eta gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira:
- Goizetan Amasa-Villabonako Udaleko Arreta Zerbitzuan.
- Maiatzak 30ean, arratsaldeko 17:30etik aurrera Gurea Antzokiko lehiatilan.
- ainhoa@bizipoza.eus
Aukezpen ekitaldian, zuzeneko emanaldiak eta elkarteen aurkezpenak egingo dira. Ekitaldi hau, jaiaren lagin bat izango da eta bertan, ekainaren 18an parte hartuko duten elkarteak izango dira: Go!azen, Porrotx, Zigor DZ eta Oier, Amaia Agirre Arrastoa, Besamotza konpartsa (Buruhaundiak eta Erraldoiak), Eresargi abesbatza, Zubimusu Ikastola, Irrika Aisialdia Elkartea, Loatzo Musika Eskola, Naizen Elkartea, Aspanogi Elkartea, Etiopia Utopia Elkartea eta Oporrak Bakean Programa.
Elkartetik gonbidapen kopurua mugatua izango dela azpimarratu nahi izan dute.
Egitaraua hemen