Itzuliaren Villabonako etaparen irabazleak jasoko duen garaikurraren xehetasunak

Erredakzioa 2023ko api. 4a, 16:01

Etapako irabazlearentzat garaikur berezia

Amasa-Villabonan amaituko den etapako irabazleari udalak emango dion oroigarria egin du Jon Iñaki Ormazabal artistak. Artelan hau Amasa-Villabonako udaleko kultura sailak antolatzen duen egur-lanketa ikastaroko ikasleek sortutakoa da.

Aipagarria da ikastaro horretan herriko jendeak parte hartzen duela eta ia denek hartu dutela parte modu batera edo bestera, artelan honen sorreran. Esanahiari dagokionez, Amasa-Villabonan oso ezaguna den "botilo" forma du, herrian praktikatzen den errebote pilota modalitatean sakatzeko plaza erdian ezartzen den tresnarena. Baina honakoa txirrindularitza proba bat denez, botilo horri bizikleta gurpil bat irteten zaio, pinoia, katea eta radio batzuekin. Gainera, azpialdean Amasa-Villabonako armarria du margotuta.

Beraz, udalarentzat garaikur honek balio erantsia du, herrian bertan pentsatu eta sortutakoa baita, herritar askoren parte hartzea izan duelako eta baita herriko elementu bereizgarri baten forma duelako ere.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean