Asteazkenean autoa ahalik eta gutxien erabiltzeko deia egin du Villabonako Udalak

Joanes Imaz Akizu 2023ko api. 3a, 16:51

Itzuliaren etaparen amaierak herriko egunerokoan aldaketak eragingo ditu. Villabonako erdiguneko trafikoa bi aldiz moztuko da, arratsaldeko 15:15ak aldera eta 16:45ak aldera. Arratzain aldera doazen errepideak 13:00ean itxiko dira eta N-1eko sarrera irteerak 16:00etan. Aparkalekuei dagokionean, Txermingoa astearte arratsalderako hustu beharko da. Bertan dauden autoak aparkatzeko alternatibak prestatu ditu udalak; ikastolako patioa, Kale Nagusia 62-68ko espazioa eta Sacem enpresaren ondoko eremua. 

Lineako autobusak 15:00etatik 18:00etara bitartean Burni zubiko geltokian bakarrik geratuko dira. Udaletik autoa ahalik eta gutxien hartzeko deia egin dute.

Ibilbidean azken orduko aldaketak

Egindako aldaketen etapak 8,3 kilometro gehiago izango ditu eta 3. mailako Alkizako gaina ere igo beharko dute txirrindulariek. 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA