Lau eguneko jai egitaraua prestatu dute Altzon

Erredakzioa 2026ko uztailaren 28a

San Inazio bezperan hasi eta asteburu guztian zehar izango dira ekintzak.

Uztailak 30, osteguna
  • 16:00. Mus txapelketa Elordi elkartean.
  • 17:00. Jaien hasiera. Ondoren. Artea dantza taldeko haurren emanaldia. 
  • 18:00. XXX. Frontoi zaharreko pilota txapelketako finalak.
  • 20:00. Presoen gizarteratzearen aldeko kontzentrazioa.
  • 20:30. Herri afaria Euskal Parrilaren eskutik. 
  • 00:00. 3ttu erromeria. 
Uztailak 31, ostirala 
  • 09:00. Goiz eresia.
  • 10:00. Meza nagusia.
  • 11:00. Jubilatuen hamaiketakoa.
  • 12:00. Herri kirolak aizkolari eta harri-jasotzaileen eskutik.
  • 18:00. Bertso jaialdia. Andoni Egaña, Andoni Rekondo, Maddi Ane Txoperena, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina. Gai-jartzailea: Pello Olano.
  • 21:00. Sagardo dastaketa.
  • 00:00. Izer eta Alabier eta Imanol Astiasaran eta Unai Andonegi trikitilariak.
Abuztuak 1, larunbata 
  • 12:00. Paella prestaketa.
  • Ondoren. Bazkaria.
  • 17:00. Ume jolasak Txatxilipurdiren eskutik.
  • 18:00. Matraka elektrotxaranga.
  • 20:30. Zahagi ardoa.
  • 00:00. Aldapeko basque Latin Jazz musika taldea.
  • Ondoren. DJ Txekor. Goizaldera. Txokolatea eta gaupaseroen argazkia.
Abuztuak 2, igandea 
  • 10:30. Haurren txirrindulari proba.
  • Ondoren. Haurrentzako hamaiketakoa. 
  • 12:00. Txakolin probaketa. Jarraian. Toka txapelketa.
  • 17:00. Herriko gazteen arteko apustua.
  • 19:00. Zeatikez musika taldea.
  • 20:30. Zahagi ardoa eta kantu afaria herriko plazan. 

 

 

Erlazionatuak

Uztailaren 30ean hasiko dira Altzoko festak

Maialen Bastarrika Luengo uzt 22 Altzo

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA