Altzoko jaiak 2024

Tortila patata txapelketa, bueltan da!

Maitane Dorronsoro Erauntzetamurgil 2024ko abu. 2a, 14:45

Hamahiru urte beranduago, tortilak plazan egin dituzte buruhandi artean.

Bosgarren edizioa izan bada ere, urteak dira ohitura hau atzean utzia zutela herritarrek eta formatu berri batekin eman diote itzulera; lehenago ez bezala, kozinatzeko unea plazaratzea erabaki dute. Orain dela urte asko, etxetik ekartzen baitzituzten eginak. 

Bakoitzak bere materiala ekarri behar izan du, arrautza kopuru bat erabiltzeko baldintzarekin eta hortik aurrera, imajinazioa bota diete herritarrek. 

Batzuk, zimiterioan, sukalde giroan jardun duten bitartean, txikienek buruhandiez gozatzeko aukera izan dute plazan.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA