Altzoko jaiak 2024

Ostiralera bitartean San Inazioak ospatuko dituzte Altzon

Joanes Imaz Akizu 2024ko uztailaren 29a

San Inazio eguna asteazkenean bada ere, gaurtik hasita izango da jai giroa Altzon. Haur, gazte zein helduentzako ekintzak antolatu dituzte herriko festetan. 

Bost eguneko jai egitaraua antolatu dute: 

Uztailak 29, astelehena

  • 22:00: Artea dantza taldearen emanaldia herriko musikariek lagunduta.

Uztailak 30, asteartea

  • 11:00: Jaien hasiera.
  • Ondoren: Artea dantza taldeko haurren emanaldia.
  • 12:00: Paella prestaketa.
  • Ondoren: Bazkaria.
  • 17:30: Elektrotxufla elektrotxaranga.
  • 21:00: Zahagi ardoa.
  • 00:00: Alarma Morea.
  • Ondoren: Dj Naza.
  • Goizaldean: Txokolatada eta gaupasero argazkia.

Uztailak 31, asteazkena

  • 9:00: Goiz eresia.
  • 10:00: Haurren txirrindulari proba.
  • Ondoren: Haurrentzako hamaiketakoa.
  • 11:00: Jubilatuen hamaiketakoa.
  • 12:00: Txakolin probaketa. Tartean, toka txapelketa.
  • 18:00: Herriko gazteen arteko apustua.
  • 19:30: Gabezin taldea.
  • 21:00: Zahagi ardoa.
  • Ondoren: Gabezin taldea.

Abuztuak 1, osteguna

  • 10:00 – 14:00: Haurrentzako puzgarriak.
  • 13:00: Apar festa.
  • 16:00: Mus txapelketa Elordi elkartean (izen ematea 15:30etan).

17:30: Troia kale antzerkia.

  • 19:00: Bertso jaialdia: Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus eta Xabat Ilarregi. Gai jartzailea: Pello Olano.
  • 21:00: Sagardo dastaketa
  • 00:00: Dantzaldia Bide Batez taldearekin.

Abuztuak 2, ostirala

  • 11:00: Tortila patata txapelketako izen-ematea.
  • 11:30: Buruhandiak.
  • 12:30: Tortila patata dastaketa eta sari banaketa.
  • 17:00: Frontoi zaharreko pilota txapelketako finalak.
  • 19:00: Bertso triki-poteoa Jon Luzuriaga eta Amaia Agirrerekin.
  • 20:30: Presoen eskubideen aldeko kontzentrazioa.
  • 21:00: Zikiro jatea.
  • 00:00: Goxua’n Salsa.
  • Ondoren: Dj Davila.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA