Alegiako festen baitan gaueko autobus zerbitzua indartuko egingo dute. Uztailaren 17tik 18rako gauetan eta 18tik 19ra bitartekoan eskainiko dira zerbitzu bereziak.
Bi gau horietan, Alegi Pentsuak lantegi paretik 4:45ean abiatuko da autobusa Abaltzisketa aldera. Ibilgailu horrek, itzulerako bidean, berriz ere geldialdia egingo du Alegi Pentsuak parean. Kasu honetan, Tolosara joateko zerbitzua eskainiko da. Zerbitzu hauen aurretik, Lurraldebusek larunbateroko zerbitzua ere eskainiko du. Alegiara joan etorriak egiteko TO41G linea erabili daiteke.