Apirilaren 24an, osteguna, ETBko Herri Txiki Infernu Handi saioa grabatuko da Alegian. Aurreko egunetan hainbat grabaketa egin dituzte herritarrekin eta hilaren 24an, saioaren grabaketa egingo dute 21:00etatik aurrera plazan. Herritarrei, saioaren grabaketan publiko modura parte hartzeko deia egiten zaie. Eguraldi txarra egiten badu, Elorri pilotalekuan izango da.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.