Alegiako jaiak 2024

Txintxarriak festarako prest

Erredakzioa 2024ko uztailaren 9a

Uztailaren 12tik 16ra ospatuko dira Alegiako jaiak. Festa batzordeak bertako zein kanpotik etorriko diren adin guztietako pertsonei zuzenduriko egitarau oparoa prestatu du eta bost egunez ez da aspertzeko tarterik izango. Ohiko ekitaldiak eta berrikuntzak uztartu dira aurtengoan. Auto eta motor klasikoen kontzentrazioa, irrati zaharren erakusketa, herritarren arteko apustua dira nabarmentzeko ekintzak. 

Ostiralean Sutarri dantza taldeko kideek emango diete hasiera herriko jaiei, festa lehertu ondoren, asteartera bitartean izango da jai giroa Alegian. Jaietako egitarau osoa hemen duzue ikusgai.