EGITARAUA

Uztailaren 14an emango zaie hasiera Alegiako jaiei

Olaia Garmendia Ancisar 2023ko uzt. 7a, 09:41

Uztailaren 14tik 17ra ospatuko dira 2023ko Alegiako jaiak. Ostiral arratsaldetik astelehenera egitarau zabala antolatu dute.

OSTIRALA 14
17:00 Haurren Santos Torneoaren FUTBITOko finala futbol zelaian.
18:00 Alegiako eta Billabonako erraldoi eta buruhandi, Loatzo Musika Eskolako musikariekin eta Giroarte dultzaina taldearekin KALEJIRA Larraitz auzotik plazaraino.
19:00 TXUPINAZOA Udal talde berriaren eskutik. Jarraian, Txintxarriaren jaitsiera, jaien hasiera iragartzeko.
21:00 ZAHAGIARDOA zubian.
23:00 BAD SOUND eta  EZPALAK taldeen kontzertuak.

LARUNBATA 15
09:30 Giroarte dultzaina taldeak alaituriko DIANA.
12:00 SAGARDO DASTAKETA sardina eta txorizo erreekin. SAGARDOTEGIAK: Eguzkitza, Sarasola, Isastegi eta Aulia.
17:00- 20:00 JOKAI, Euskal mitologian oinarritutako jolasak eskolako patioan. 
18:00 Haurrentzako merienda eskolako patioan. 
19:00 BERTSOLARIAK plazan. Maialen Lujanbio, Eñaut Martikorena, Jexux Mari Irazu  eta Alaia Martin.
Gai-jartzailea: Iker Iriarte
21:00 ZAHAGIARDOA plazan.
22:00 Kaiña-Bi Trikifarra taldearekin kalejira.
00:00 DJ Risas.

IGANDEA 16
09:30 KALEJIRA BEREZIA, herriko txistulari ohiekin.
11:00  Alegiako erraldoien eta Giroarte dultzaina taldearen kalejira.
12:15 GOLDEN APPLE QUARTET taldearen emanaldia.
Ondoren, Iraunkorrak txaranga kalez kale ibiliko da, egun guztian zehar.
17:00 Sokamuturra plazan.
18:30 Alegiako erraldoien kalejira Larraitz auzoko plazaraino.
19:00 Trial Bike erakustaldia, Benito Rosen eskutik, Larraitz auzoko plazan.
21:00 ZAHAGIARDOA Larraitz auzoko plazan.
23:00 Mugi panderoa taldearekin erromeria plazan.

ASTELEHENA 17
09:00 Jubilatuek antolatutako MENDI IBILALDIA.
09:30 Eider eta Maider trikitilariek alaituriko DIANA.
11:00 Jubilatuentzat HAMAIKETAKOA.
Bukaeran, bingoa jubilatuentzat.
11:00-14:00 Haur parkea eskolako patioan.
16:30 Haur parkea eskolako patioan.
18:30 Apar festa.
18:30 Herritarren arteko TOKA TXAPELKETA plazan 12 eta 15 urte bitartekoentzat eta ondoren 16 urtetik gorakoentzat.
19:30 Joxe Mendizabalekin erromeria.
21:00 ZAHAGIARDOA plazan.
22:00 SUTARRI dantza taldearen emanaldia plazan.
Ondoren, DANTZALDIA Joxe Mendizabalen eskutik.
00:00 Txintxarria eta jaiak agurtuko ditugu.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA