Asteburuan, festa giroa Adunan

Erredakzioa 2026ko abuztuaren 6a

Larunbatean eta igandean egingo dira jaietako lehenengo ekintzak. Festetako bigarren ekinaldia hurrengo ostegunetik igandera bitartean izango da.

Abuztuak 8, larunbata 
  • 13:30 80 urtetik gorako adunarrei omenaldia eta 60 urtetik gorakoen talde argazkia plazan.
  • 14:00 60 urtetik gorakoen bazkaria Joxe Mendizabal musikariak alaituta.
  • 16:00 XXI. Adunako Esku Pilota Txapelketa eta VI. Paleta Txapelketa Calderería Aburuza Saria.
Abuztuak 9, igandea 
  • 11:00 Txiki Krosa.
  • 12:00 Sagardo dastaketa herriko trikitilari eta panderojoleek alaituta.
  • 14:00 Txekor Jateko Bazkaria.
  • 18:00 Toka Txapelketa herritarra.
  • 19:30 - 21:00 ENAITZ ALBERDI ETA JULEN RUEDA “ERKIZI” trikitilariekin Erromeria.
  • 21:00 Txekor Jateko afaria
  • 22:30 – 01:00 ENAITZ ALBERDI ETA JULEN RUEDA “ERKIZI” trikitilariekin Erromeria.

 

Ostegunetik igandera bitarteko egitaraua webguneko Agenda atalean kontsultatu daiteke.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA