Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa (2026)

Adunarrak final handirako prest

Erredakzioa 2026ko ekainaren 26a

Bihar arratsaldean jokatuko dute Hernanik eta Adunak Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren finala eskuzko modalitatean. Atano III.a frontoira joan ezin duenak, 28 Kanalean edo 28kanala.eus-en izango du finala ikusteko aukera. Igandean, gomazko paletan Tolosa eta Azkoitiaren artean jokatuko da finala.

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketak beren bukaerara iristen ari dira. Bihar jokatuko da Donostiako Atano III.a frontoian eskuzko modalitateari dagokion finala, Hernani eta Aduna izango dira aurrez aurre.  Adunak, Bergara garaituta lortu du finalerako txartela. Tolosaldeko herri honek zortzi aldiz parte hartu du txapelketan,  lehenengo aldiz iritsi da finalera. Jaialdia zuzenean eskainiko du 28 Kanalak.

Harrera festa Adunan

Finala irabazi edo galdu adunarrek harrera egingo diete pilotariei. Finalaren ondoren, herriko frontoian egingo da ekitaldia eta 21:00etatik aurrera herri afariarekin borobilduko dute eguna. Txapelketa honetako finalera iristea meritu handiko lorpena da eta adunarrek merezi moduan ospatuko dute. 

Gomazko paletan, Tolosa

Gomazko paleta modalitateko finala igandean jokatuko da Atano III.enean. Tolosak, Azkoitia izango du aurrean, tolosarrek modalitate honetan jokatu diren zortzi edizioetan parte hartu dute, behin iritsi dira finalera. 2019an ere bi herri hauen artean jokatu zen finala, orduan azkoitiarrak izan ziren garaile. 

 

 

 

Erlazionatuak

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA