Azpikoetxe eremuan etxebizitzak eraikitzeko prestaketa lanak hasiko dituzte

Igande iluntzetik aurrera, Azpikoetxe aparkalekua libre utzi beharko da. 

Abaltzisketako Azpikoetxe eremuan 10 etxebizitza tasatu eraikitzeko proiektuaren baitan, prestaketa lanak egiten hasiko dira azaroaren 16an. Lan horiek direla eta, Azpikoetxe eremuko aparkalekua libre utzi beharko da azaroaren 15ean, iluntzetik aurrera.

Abaltzisketan 10 etxebizitza tasatu eraikitzeko proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez jarri zen martxan. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA