Oier Zubeldia eta Maider Unanue Txindokiko KIlometro Bertikalean azkarrenak

Maitane Dorronsoro Erauntzetamurgil 2026ko maiatzaren 9a

Txindokiko Kilometro Bertikala lasterketa burutu da Abaltzisketan.  

Aurtengo edizioak, ibilbide berria izan du. Parte hartzaileek; 4,2 km-ko distantzia egin behar izan dute 950 m+ ko desnibelarekin. 200 korrikalarik hartu dute parte eta goizeko hamarrak geroztik banaka abiatu dira mendian gora segundutako desberdintasunarekin.

Larraizko ermitan hasi eta tximistako aldapan gora amaitu arte, oria iturrian kontrol puntua zutelarik. Lasterkariek; 1993an Juan Mari Garinek egindako marka hausteko erronka izan dute: 33minutu eta 34an ibilbide bera egitea. Baina inork ez du lortu marka hau haustea.

Lau maila bereiztu dira lasterketan: Absolutua: 18 urtetik aurrera, juniorrak: 20 urtera arte, beteranoak: 40 urte baino gehiagokoak eta herritarrak: Abaltzisketan erroldatuak.

Hartutako denboren arabera; absolutuetan lasterketa amaitzen gizonezko azkarrenak: Oier Zubeldia 36 minutu eta 50 segundutan, Thomas Darrodes 37 minutu eta 55 segundutan eta Jokin Tolosa 37 minutu eta 56 segundutan izan dira. Emakumeetan berriz: Maider Unanue 46 minutu eta 22 segundutan, Leire Elola 46 minutu eta 59 segundutan eta Eider Zubeldia 47 minutu eta 19 segundutan izan dira podiuma osatu dutenak.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA