Andres Rubiños zizurkildarrak Munduko Halterofilia Txapelketa irabazi du

Erredakzioa

Atenasen jokatzen ari den txapelketan, master 45 mailan, lortu du urrezko domina.

Andres Rubiño zizurkildarrak halterofiliako Munduko Txapelduna da master 45 kategorian. Nabarmentzekoa da Atenasen jokatzen ari den lehiaketan erakutsitako maila, Danok Danena inoizko emaitzarik onenak berresten ari da.

Urrezko domina irabazteaz gain, Espainiako lau errekor hobetzea ere lortu du zizurkildarrak. Abiada proban, 93 kg-ko marka berria ezarri du, eta total olinpikoan bi aldiz 193 eta198 kg-ra igo du muga eta bi denboratan 105 kiloko marka ezarri du.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA