VI. Intxaur Pilota Txapelketa azken fasera iritsi da. Larunbatean, 17:00etan hasita, jokatuko dira lehenengo finalaurrekoak.
Emakumezkoetan, Erasunek (Behar Zana) eta Arrillagak (Behar Zana) neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, gizonezkoetan promesa mailan, Ramirez (Kurene) eta Armaoleak (LAPKE) jokatuko dute eta elite kategorian, Alberdiren (Tolosa) eta Carregalen (Adiskide) artean erabakiko da finalista nor izango den.
Finalaurrekoen bigarren ekinaldia abuztuaren 8an egingo da. Kasu honetan Zabaletak (Leitza) eta Gamindek (Lea Ibarra) jokatuko dute emakumezkoetan. Gizonezkoen promesa mailan, Nazabal (Larraun) eta Ibarra (Eibar) arituko dira elkarren aurka eta eliteetan Irribarria (Tolosa) eta Etxaniz (Olalde).
Hiru kategorietako finalak, herriko festen baitan jokatuko dira. Abuztuaren 13an, osteguna, 22:00etan hasiko da jaialdia Intxaur frontoian.