"Sortzaileak Saltsan" ekimeneko tailerretan izena emateko epea zabalik

Erredakzioa 2026ko apirilaren 28a

Zizurkilgo Udalak “Sortzaileak Saltsan” ekimena antolatu du maiatzerako, herriko sortzaileei aitortza egin eta haien lana herritarrekin partekatzeko asmoz. 

Herriko sortzaileen eskutik hamaika tailer eskainiko dira, alor edo disziplina desberdinetakoak. Tailer hauek 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduko dira eta ikastetxeetan ere umeei zuzenduriko tailerrak eskainiko dira, baina oraingo honetan, helduei eskaini nahi diegu unibertso berriak deskubritzeko aukera. 
Bi orduko tailerrak izango dira eta denak doakoak, baina izen-ematea beharrezkoa izango da udal-bulegoetan (bulegoa@zizurkil.eus edo 943-691012, 3. luzapena). Izen-emateak apirilaren 27an hasiko dira eta tailer bakoitza baino bi egun lehenago arte irekita egongo dira.
 
Tailerren eskaintza:

Maiatzak 7: Ilustrazio tailerra, 18:00etan Iriarten, Izaro Lizarragaren eskutik.
Maiatzak 13: Idazketa tailerra: Nola sortu istorio bat hasieratik bukaerara?, 18:00etan Plazida Otañoko gela balionatziean, Macarena Sanchezen eskutik.
Maiatzak 21: Gorputz espresio tailerra, 18:00etan Atxulondo kultur etxean, Iraitz Lizarragaren eskutik.
Maiatzak 22: Moñoak nola egin eta alpargatak nola lotu, 18:00etan Joxe Arregi Plazan, Bukalairen eskutik. Jarraian, plaza dantzak, Itziar Otamendiren eskutik.
Maiatzak 28: Artile tindaketa tailerra, 18:00etan Zimiterioan, Virginia Ameztoyren eskutik. 
Maiatzak 31: San Vito audiogida, Zizurkil beste begi batzuen bidez ikusi eta ezagutzeko aukera. Sortzailea: Hodei Arrastoa. Ibilbidea egiteko beharrezkoak izango dira mugikorra eta aurikularrak. Nahikoa izango da bertara joatea, izenik eman gabe:
o   11:00etan Udaletxe aurrean.
o   12:30ean Joxe Arregi plazan.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA