Torturaren aitortza eta erreparazioa helburu

Maitane Dorronsoro Erauntzetamurgil 2026ko otsailaren 28a

Zizurkilgo torturatuen sarearen aurkezpena egin dute.

Torturaren sarearen aurkezpena egin dute gaur Zizurkilgo Perdo Mari Otaño plazan. Mikel Egibarrek adierazi duenez; urteetan torturaren errealitatea ezkutatua eta isilarazia egon da estatuen partetik eta lekuko bakarrak tortura pairatutako horiek izan dira. 

Euskal Herri osoan dagoen sare honen bitartez, torturaren errealitatea; eremu pertsonaletik publikora atera da eta herrietan presentzia bermatzeaz gain, erakundeetan lanketa berezi bat ari da egiten torturaren aitortza eta erreparaziorako.

EAEn kriminologiako zentroak egindako lanaren ondorioz, bost mila kasutik gora jaso ziren txostenetan eta hortik egin dira legeak aitortza eta erreparaziorako. Nahiz eta bertan jasotakoak oraindik errealitatearen ehuneko txiki bat baino ez izan. Ekimen horiek bere bidea behar dutela eta baldintza eta baliabideak ez direla nahikoak aipatu du Egibarrek. 

Erantzunak bilatzen ditu sare honek. Justiziaren bidetik, torturaren erabileraren arrazoiak jakitea, zeintzuk izan ziren hori bultzatu zutenak.

Hegitik egiara egitarauaren barruan; Urkamendin omenaldi bat ere egin dute goizean oroimen gunean. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA