Zizurkilgo Elbarrena auzoan dagoen Zalduako biribilgunearen albo batean zeuden edukiontziak erre ziren asteazken gauetan. Zizkurkilgo Udalak, prentsa ohar bidez, jakinarazi duenez , "sua handia izan da eta bertatik igarotzen den trafikoaren segurtasuna arriskuan jarri da". Udalak, "jokabide arduragabe eta onartezintzat" jo du asteazken gaueko gertakaria.
Zizurkilen uztailetik gaur arte hiru aldiz erre dira edukiontziak. Honela, udal ordezkariek, mugimendu susmagarriak Udaltzaingoari edo Ertzaintzari jakinarazteko deia egin dute.