Joxe Mari Luengok zinegotzi kargua utzi du

Joanes Imaz Akizu 2025ko urr. 2a, 10:32

Argazkia: Zizurkilgo Udala

Luengok 14 urte egin ditu udalean, zortzi alkate karguan eta gainerako seiak zinegotzi modura.

Joxe Mari Luengok udalgintza utzi eta erretiroa hartu du. Asteartean Zizurkilgo Udalak egindako Osoko Bilkuran egin zion uko Luengok zinegotzi karguari. 2011tik 2019ra bitartean Zizurkilgo alkate izandakoak, azken sei urteak zinegotzi gisa egin ditu. Lehen legegintzaldian  Bildu ordezkatuz arkeztu zen; ondoren, EH Bilduko zerrendetan.

Astearteko batzarrean, lantaldean izan dituen kideak eta lagunak elkartu ziren; bertan, urte hauetan erakutsitako “konpromisoa eta gertutasuna” eskertu nahi izan zizkioten. Maite Amenabar alkateak, hunkituta, agur mezua helarazi zion Luengori “herriaren alde” egindako lana nabarmendu zuen “hemen utzi duzun arrastoa ez da desagertuko".

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA