Urtero urrian egiten den moduan, aurtengoan ere ekoizle eta saltzaile ezberdinekin osatuko da Zizurkilgo Azoka Berezia. Urriaren 12an, igandez, egingo den azokan postua jarri nahi duenak dagoeneko badu izena emateko aukera. Eskaerak aurrez aurre egin daitezke Udaletxean edo Udal Bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Halaber, erregistro elektronikoaren bidez ere egin daitezke izen-emateak, https://labur.eus/azokapostua helbidean. Urriaren 3an bukatu da bertan apuntatzeko aukera. Aurtengoan 27. edizioa izango du Zizurkilgo Azoka Bereziak.