Zizurkilgo auzo-konposta guneetan sarraila elektronikoak ezarri dira

Joanes Imaz Akizu 2025ko uzt. 16a, 13:57

Zizurkilgo Udalak herriko bi auzo-konposta guneetan sarraila elektronikoak instalatu ditu.

Auzo-konposta guneek erabili nahi dituzten zizurkildarrek txartel elektronikoak erabili beharko dituzte. Momentuz konposta guneak zabalik  egongo dira, erabiltzaile guztiek txartelak jasotakoan aktibatuko dira sarrailak. Honela, txartela duten erabiltzaileek bakarrik ireki ahal iango dituzte auzo-konposta guneak eta Udalaren datu basean erregistratuta geratuko da gunea nork erabili duen. 

Neurri hau hartuta, udalak sistemaren erabilera egokia bermatu nahi du batetik; bestetik,  auzo-konposta guneak erabiltzen dituzten  familiei aplikatutako murrizketak behar bezala kudeatzen direla ziurtatu nahi du. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA