Itxaso Erasunek Plazandreak txapelketako finala jokatuko du

Joanes Imaz Akizu 2025ko uzt. 15a, 13:22

Lau eta Erdiko modalitatean, bigarren finalaurrekoa 18 eta 9ko emaitzarekin irabazi dio Erasunek Arrillagari.

Itxaso Erasunek Lau eta Erdiko txapeldun den Arrillagari irabazita lortu du Plazandreak saioko finalerako txartela. Azken boladan erakusten ari den joko eta emaitza bolada onari jarraipena eman dio honela zizurkildarrak. Larunbatean, San Fermin Torneoa irabazi ondoren fisikoki nahi baino justuago egonagatik, lehia bikaina jokatu du Erasunek Bilbon, 18 eta 9ko emaitzarekin irabazi du partida.

Hurrengo astelehenean jokatuko den finalean, Amaia Aldai izango du aurkari. Erasune faboritoek izan ohi duten presiorik gabe kantxaratuko da. Zizurkildarrak bere maila erakusten badu, txapelketa irabazteko borrokan izango da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA