Hiru herritarrek parte hartuko dute V. Intxaur Pilota Txapelketan

Joanes Imaz Akizu 2025ko uzt. 10a, 12:39

Txapelketa uztailaren 18an hasi eta herriko jaien baitan, abuztuaren 14an bukatuko da. Ander Perurenak, Julen Alberdik eta Itxaso Erasunek herritarren aurrean jokatzeko aukera izango dute.

Intxaur Pilota Txapelketak bosgarren edizioa bete du aurten. Lau eta erdian jokatzen den lehiaketa hau Zizurkilgo Udalak eta Pilotaren Txokoak elkarlanean antolatzen dute.  Gizonezkoetan promesa eta elite mailetan jokatuko da txapelketa eta emakumezkoetan kategoria bakarra izango da. Euskal Herriko eta Errioxako pilotariak ikusteko aukera izango da Zizurkilen, horien artean izango dira Ander Perurena, Julen Alberdi eta Itxaso Erasun herritarrak. 

Lehen partidak, hilaren 18an

Gizonezkoen kasuan, promesa eta elite mailetako pilotariek final laurdenetan ekingo diote txapelketari. Uztailaren 18,19,24 eta 26an (18:30ean hasita) jokatuko dira lehen fase horretako lehiak. Kanporaketa horietako irabazleek finalaurrekoak abuztuaren 2an eta 9an lehiatuko dituzte. Emakumezkoen kasuan, finalaurrekoetan ekingo diote lehiari; abuztuaren 2an Zabaleta eta Salsamendiren arteko kanporaketa jokatuko da eta hurrengo astean Erasunek eta Arraizak neurtuko dituzte indarrak. Hiru finalak, abuztuaren 14an, 22:00etan, jokatuko dira. 

Txapelketa honetako partidak ikusteko sarrera doakoa izango da. 

EGUTEGIA

Gizonezkeon Promesa maila

  • Uztailak 18, ostirala, 18:30      Cestau - Murua
  • Uztailak 19, larunbata, 18:30  Perurena - Olasagasti
  • Uztailak 24, osteguna, 18:30   Ibarluzea - Ramirez
  • Uztailak 26, larunbata, 18:30   Sarasibar - Egurrola

Gizonezkeon Elite maila

  • Uztailak 18, ostirala, 18:30      Astiz - Etxaniz
  • Uztailak 19, larunbata, 18:30  Aizpuru - Urbieta
  • Uztailak 24, osteguna, 18:30   Alberdi - Mediavilla
  • Uztailak 26, larunbata, 18:30  Rekalde - Fernandez

Emakumezkoak 

  • Abuztuak 2, larunbata, Zabaleta - Salsamendi
  • Abuztuak 9, larunbata, Erasun - Arraiza 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA