Txapelaren borrokan hiru segalari ariko dira lehian, Julen Gabirondo, Jon Larrañaga eta Mikel Lizartza. Arizmendiko belardian eguerdiko 12:00etan hasiko da lehia. Segalari beteranoen erakustaldia ere egingo da Zizurkilen; Leon Albeniz, Juan Manuel Erasun eta Jose Antonio Matxainek ere hartuko dute sega.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.