Herri-bideak konpontzeko eta hobetzeko lanak egin ditu Zizurkilgo Udalak

Erredakzioa 2025ko ots. 21a, 12:32

Argazkia: Zizurkilgo Udala

Zizurkilgo Udalak herri-bideak hobetzeko lanean baitan esku-hartze ezberdinak egin ditu azken egunetan.  Hauen helburua, "bizilagunen irisgarritasuna bermatzea eta landa-eremuetako ustiategi eta etxebizitzetara sarrera-irteera egokiak ahalbidetza" da. 

Zizurkilgo Udalak herriko hainbat eremutan egin ditu erepideak berritzeko  lanak.

Aurrez, herrigunea eta Zarateko Benta lotzen dituen herri-bidea asfaltatu zen. Orain, lan horiei jarraipena eman zaie, eta Zarateko Benta eta Altxurriaga baserri arteko bide-zatia zolatu da. Hobekuntza honekin, bertako bizilagunen eta erabiltzaileen mugikortasuna erraztu da, eta, era berean, ustiategietara eta inguruko lursailetara sarrera-irteera egokiak bermatu dira. Lanek 65.000 euroko aurrekontua izan dute.

Zarate bideko hondoratzea konpontzeko lanak 

Zarate bidean, Ipidegiko bidegurutzea baino lehen, luizi batek eragindako hondoratzea konpondu da. Bideak jasotzen zituen euri-urak ez zeuden behar bezala bideratuta eta errepidearen azpitik, oinarrian, kalteak eragiten zituen. 
Konponketa lanak bi fasetan egin dira, eta guztira 37.526,46 euroko aurrekontua izan dute. Lehen fasean, menditik datozen eta errepideak jasotzen dituen euri-urak behar bezala bideratu dira. Horretarako, drainatze-hodiaren, hormigoizko arekaren eta peraltearen zuzenketak egin dira. Ondoren, Bigarren fasean, errepidearen egonkortasuna bermatzeko, hormigoizko lubeta eraiki da.

Herri-bideen konponketa

Herriko hainbat bidetan konponketak egin dira. Besteak beste, Ugaren, Muñoan eta Azken Portutik hilerrira doan bide-sarreran zeuden zuloak estali dira.

“Herritarren ongizatea eta segurtasuna bermatzea da gure lehentasuna. Azken urteetan herri bideak hobetzeko inbertsio handia egin dugu, eta bide horretan jarraituko dugu. Gure helburua da azpiegiturak egokitzea eta herritarren bizi-kalitatea hobetzea, segurtasun osoz eta irisgarritasun baldintza egokietan mugi daitezen”, adierazi du Maite Amenabar alkateak. 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean