"Energia argitu" programaren baitan bi tailer egingo dira Zizurkilen

Joanes Imaz Akizu 2024ko azaroaren 7a

Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak, Zizurkilgo Udalarekin elkarlanean, ENERGIA ARGITU programaren baitan, azaroaren 11n eta 18an bi saio praktiko antolatu ditu,18:00tan, Plazida Otaño liburutegiko aretoan. Batetik, zure etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokiena zein den ezagutzeko tailerra eta bestetik etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu ditu.

ARGITU programaren baitan bi tailer egingo dira Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian, hurrengo bi astelehenetan izanfo dira saioak. Tailer hauetan parte hartu nahi duten herritarrek, lehen tailerrerako azaroaren 8a eta bigarren tailerrerako azaroaren 15a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: energiabulegoa@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 605 757 687 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00)

Tailer hauen inguruko informazio gehigarria www.argitu.eus webgunean eskuratu daiteke.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA