Hilaren 15ean bukatuko da Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketan lanak aurkezteko epea

Joanes Imaz Akizu 2024ko aza. 6a, 16:03

Zizurkilgo Udaleko Euskara Sailak antolatzen duen lehiaketan Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek parte hartu dezakete. 2007tik 2018ra bitartean jaiotakoek aurkeztu ditzakete lanak. 

Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketan lanak aurkezteko epea, azaroaren 15ean , ostirala, 14:00etan amaituko da. Parte hartzaileen lanen bi kopia Zizurkilgo udaletxean edo Udal Bulegoan aurkeztu behar dira. Zizurkilgo Udaleko Euskara Sailak jarritako oinarrien arabera, lanek egile bakarra izan behar dute eta lehiakide bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ditzake. Lanak aurkezteko garaian, izenburuaren ondoan, egilearen izengoitia adierazi beharko da. Ipuinarekin batera gutun-azal baten barnean, lanaren egilearen datuak ere aurkeztu beharko dira, sobrearen kanpoan izengoitia eta adina. 

Lehiaketa bost mailatan egingo da; A mailan 2016-2018 urteen artean jaioakoek parte hartu dezakete  (orrialde bateko lana egin beharko dute); B mailan, 2013-2015 artean jaiotakoek (2 orrialde), C mailan, 2011-2012 bitartekoek (2-4 orrialde), D mailan 2008-2010 artekoek (3-8 orrialde) eta E mailan 2007. urtetik atzera jaiotakeok (5-12 orrialde). 

Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia abenduaren 20an egingo da.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean