Zizurkilgo Udalak komunikazio bideak zabaldu ditu Instagram eta Whatsappen

Maider Navarro Alustiza 2024ko aza. 6a, 09:51

Udal-kudeaketa herritarrengana gehiago hurbiltzeko asmoz, herriko informazio zein ekitaldien berri emango dute kanal hauen bidez.

Zizurkilgo Udalak komunikazio-bideak zabaldu ditu, udal- kudeaketa herritarrengana gehiago hurbiltzeko asmoz. Aurrerantzean, herritarrek Instagram kontua eta WhatsApp kanala jarraitzeko aukera izango dute, herriko informazio zein ekitaldien berri izan dezaten.

"Herritarrekin komunikazio zuzena eta azkarra izatearen garrantzian sinisten dugu. Horregatik, udal informazioa modu eraginkorrean eta denbora errealean eskaintzea ahalbidetzen duten kanal berri hauek abiarazi ditugu," adierazi du Maite Amenabar Alkorta alkateak. "Hurbiltasuna eta gardentasuna dira gure kudeaketaren funtsezko zutabeetako bi. Instagram eta WhatsApp kanalaren bidez, herritarrengandik gertuago egon nahi dugu, unean behar duten informazioa egungo plataformen bitartez eskainiz."

Bi kanal horiekin, Zizurkilgo Udalak komunikazio zuzen eta gardenarekiko duen konpromisoa berretsi nahi izan du.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA